MX-1 ibilbidea: Markina-Xemein

Artibai Mendigoizale Taldeak eta Markina-Xemeingo udalak sortutako ibilbide hau, bidezor zaharrak berreskuratzeko helburuz jaio da. Ume txikiek oinez egiteko aproposa da, ez dauka zailtasunik. Asfaltozko bideak eta landa-bideak osatzen dute ibilbidea.

0.00 km

HASIERA

Goikoportaleko Iturri* ondotik eta Karmengo elizatik** gorantz abiatuz, Osasun etxera iritsi baino lehen, ezkerretara dagoen kaletik gora hasten da ibilbiea. Eskuineko horman dauden marka berde eta zuriak izango dira ibilbide honen norabide-ikurrak.

*Goikoportaleko iturria: 1787an eraikia, Ilustrazioaren ideiei jarraiki. Zutabearen azpian lau obalo ditu, hiribilduaren armarriarekin eta bizkaierazko testuekin. Testuok Juan Antonio Mogelenak dira.

**Karmengo eliza eta komentua: Komentua 1691koa da. Elizak, 1724an eraikia, barroko karmeldarraren ezaugarriak ditu. Hareharridun aurrealdea, hiru nabe eta gurutze latindardun zorua ditu, eta barruko aldean erretaulen apaindura aberatsa nabarmentzen da.

0.07 km

Bidarte dorreko parkea

Ibilbide hasiera honetan, ezkerretara begiratuta, Bidarte dorreko parkea ikusi daiteke. Erabilera publikoko parkea hau Murga jauregiaren* basoa da. Bi gune desberdinetan banatzen da eremua: parkea (ibilbidearen eremua) eta baso eremua. Azken honetan aurkitu daitekeen zuhaizti handia, haritz eta pagoz josia, eremu ekologiko moduan kontsideratuta dago.

*Bidarte dorrea. Murga jauregia
Murga jauregia Erdi Aroko dorre bat ezkutatzen duen jauregi barrokoa da. Lehen solairuraino harlanduzkoa da, eta bigarren solairuan rokoko estiloko pinturak daude. Zubidun etxartetik lorategi ondotik joan daiteke eta zubipe batetik Murgako basora sartu.

0.12 km

Ibilbideko markak

0.32 km

Sagastiguren batzarlekua

Aldapa bukaeran, ezkerrerantz dagoen bidetxotik gorantz joanda, Sagastiguren batzarlekua bisitatu daiteke.

Murgatarren leinuetxearen gaineko muinoan, Iparragirreko egungo ur-biltegiaren ondoan, Markinako merindadeko batzar nagusiak biltzen ziren, Sagastiguren zuhaitzaren ondoan. Merindadea Xemein, Etxebarria eta Markinako elizateak osatzen zuten. Zuhaitz hau joan den mendearen hasieran hil zen. Hala ere, 2005ean, Markinako Villaviciosa sortu zeneko 650. urteurrena zela-eta, Markina-Xemeingo Udalak ekitaldi bat antolatu zuen eta harrizko mahaiak eta bankuak jarri zituen, batzar zaharraren omenez.

0.45 km

Bidegurutzea

Aurrerantz jarraitzen du ibilbideak.

0.69 km

Bistak

Ezkerretara Etxebarria ikusi daiteke.

0.78 km

Ibilbideko markak

0.88 km

Ibilbidea

0.96 km

Panoramika

1.15 km

Bistak

OIZ mendia. Ibilbidean Aurrera egin ahala, aurrez aurre Oiz mendia (1.026 m) ikusi daiteke, bertan dauden eolikoek erraz identfikatzen laguntzen dute mendia.

1.34 km

Bidegurutzea

Ezkerrerantz jarraitzen du ibilbideak.

1.48 km

Bidegurutzea

Eskuinerantz jarraitzen du ibilbideak.

1.72 km

Bistak

Parez-pare Markina-Xemein ikusi daiteke

1.84 km

Bidegurutzea

Eskuinerantz jarraitzen du ibilbideak. Bidegurutze honetan asfaltatutako bidea atzean utzi eta landa-bidean murgilduko zara.

1.88 km

Landa-bidea

2.10 km

Bidegurutzea

Eskuinerantz jarraitzen du ibilbideak.

2.14 km

Ibilbideko markak

2.33 km

Animaliak

Bidearen puntu honetan ardiak ikusi daitezke ezkerreko landan.

2.42 km

Bidegurutzea

Ezkerrerantz jarraitzen du ibilbideak.

1.24 km

Animaliak

Ibilbidea bukatzear dagoen puntu honetan, eskuineko landan zaldiak ikus daitezke.

2.58 km

Bukaera

Ibilbidea hemen bukatzen da. Markina-Xemeingo sarreran kokatzen da puntu hau. Bidean beherantz (herriaren barnealderantz) jarraituz gero, ibilbidearen hasierara eta Karmengo eliza eta Goikoportaleko iturrira iristen da.

Bukaera
Gorde

Ibilbidearen zehaztasunak

Distantzia : 2,63 km
Iraupena : 45 minutu
Desnibel positiboa : 94 m
Desnibel negatiboa : 91 m
Zailtasun teknikoa : erraza
Gehieneko altuera : 131 m
Gutxieneko altuera : 33 m
Ibilbide mota : zirkularra
Markak : zuri-berdeak