Urko ibilbidea | Markina-Xemeindik Etxebarrriara joan etorria

Urko bidea, Markina-Xemein eta Etxebarria udalerriak batzen dituen bidegorri bat da. Ibilbide honetan oinezkoek dute lehentasuna, baina baimenduta dago patinete, monopatin edota patinekin ibiltzea, beti ere, 5km/h gehienezko abiaduran. Bizikletak eta edozein motatako motordun ibilgailuak debekatuta daude.

Urko ibaiaren ondotik igarotzen den bide hau Markina-Xemeingo eta Etxebarriko herritar askok erabiltzen dute paseatzeko eta korrika egiteko.

0.00 km

Markina-Xemein, hasiera

Markina-Xemeingo erdigunetik abiatuko gara Urko ibilbidera. Hain zuzen ere, Iruretako Portaletik edo Zelaigunetik.

Hemen eraikin interesgarriak aurkituko ditugu, besteak beste:

Arkupea, Zelaia, Ubilla etxea, Merzedeko eliza eta komentua, eta Berakruz ikastola.

0 km

Zelaiaren behekaldea

Markina-Xemeingo erdigunean kokatutako zelaiaren behekaldetik abiatuko gara. Umeentzako jolasgunea pasatuko dugu eta aurrerantz jarraituko dugu. Zelaiaren goikaldean Bidarte dorreko parkea bisitatu daiteke. Erabilera publikoko parkea hau Murga jauregiaren basoa da. Zehazki, zelaigunearen bukaeran kokatzen da Murga jauregia edo Bidarte dorrea bezala ezaguna den eraikina. Murga jauregia Erdi Aroko dorre bat ezkutatzen duen jauregi barrokoa da. Lehen solairuraino harlanduzkoa da, eta bigarren solairuan rokoko estiloko pinturak daude.

0.00 km

Iturretako bidegurutzea

Bidarte dorrea eskuinetara utzi eta aurrerantz jarraituko dugu Etxebarriako norantzean. Iturreta auzora doan bidegurutzea atzean utzi eta Munibe jauregira joateko sarrera ikusiko dugu eskuinean.

0.00 km

Urko ibilbidearen hasiera

Urko ibilbidearen hasiera Munibe jauregiaren harresiaren tarte baten kokatzen da. Bertan hiru informazio panel aurkituko ditugu:

1.- Urko oinezkoen bidearen erabilerari buruzko oharrak
2.- Memoria lekuak: Urteetako isiltasunari, izen-abizenak eta lekuak jartzeko beharrak bultzatuta, Etxebarriko Ahaztuen Oroimena elkarteak martxan jarritako egitasmo da. Gerra Zibilak hil zituen etxebarritarrak gogora ekartzeko panel ezberdinak aurkituko ditugu ibilbidean zehar. Lehenengoa, ibilbidearen hasiera honetan, Benito Agapito Bereziartuarena, hain zuzuen.
3.- Munibe jauregiari buruzko informazio-panela.

0.34 km

Ibilbidea

Urko errekaren aldamenetik doan bide gorriak gidatuko gaitu ibilbide guztian zehar.

0.63 km

Ibilbidea

Nos adentraremos en este recorrido a la sombra de robledales, plataneros, acacias, fresnos y pinos.

0.82 km

Munibe, zubia

Bidean aurkituko dugun aldapatxo bakarra igo eta ezkerretara harrizko zubi polit batekin topatutako gara. Eskuinerantz Munibe Jauregira joateko bidearen marka aurkituko dugu.

0.93 km

Lourdesko ama birjina

Haitz baten azpian Lourdesko Ama Birjinaren irudiarekin aldare bat aurkituko dugu.

1.01 km

Ur-jauzia

Urko ibaiko ur-jauzi honetan, emaria txikia denean ibaira jaitsi daiteke.

1.20 km

Egurrezko zubia

Ibilbidean zehar Urko ibaiarekin bat egiten duten erreka txikiak igarotzeko hainbat egurrezko zubi aurkituko ditugu.

1.40 km

Ansotegi dorrea eta errota

Ansotegi burdinola Lea-Artibai osoan hobekien kontserbatuta dagoen kokaguneetako bat da. Ansotegi dorrea, jabeen familiaren egoitza izan zena, burdinolaren eraikina (egun landa-hotela bihurtuta), azpiegitura hidraulikoa, errota eta zubiak osatzen dute kokagune historiko hau. Erdi Aroko burdinola hau XIX. mendearen hasieran itxi zena. Errota txikia 50eko hamarkadara arte mantendu zen aktibo.

1.70 km

Egurrezko zubia

1.79 km

Iturria

Ibilbideko puntu honetan ezkerreko landan ardiak eta astoak ikusi ditzakegu eta eskuineko aldean ura edateko iturri bat aurkituko dugu.

2.00 km

Animaliak

Urko ibilbidean zehar hainbat animalia mota ikus daitezke. Herritarrak “Kabartzeno txikia” ere deitzen diote, ardiak, astoak, zaldiak, ahuntzak… aurkitu daitezkeelako.

2.10 km

Animaliak eta memoria lekuak

Puntu honetan, ezkerrean kokatutako baserriko landan dauden animaliak pertsonengana hurbiltzen dira. Ibiltariek eramaten duten azenarioren bat edo beste jaten dute sarri.

Ibilbidea gorantz hasten den puntuan Ahaztuen Oroimena elkartearen Memoria Lekuak egitasmoko beste informazio panel bat aurkituko dugu, Juan Jose Idoeta Solozabala-eri buruzkoa.

2.50 km

Aisialdirako gunea

Etxebarrira heltzear gaudela aisialdirako gune bat aurkituko dugu: helduentzako gimnasia egiteko tokia, skate park-a, ur-txorroak eta piknik-gune bat egurrezko mahaiekin.

2.64 km

Bidegurutzea, Etxebarria

Ibilbidearen puntu honetan, buelta eman eta egindako bide beretik bueltatu gaitezke edo, ezkerretarantz joan gaitezke, Etxebarrirantz, bide gorria jarraituz eta bidea apur bat luzatuz.

Bidegurutze honetan, eskuinerantz jarraituz gero, Markina-Xemeingo Barinaga auzora joan daiteke.

Puntu honetan ibilbideari buruzko eta puntu interesgarrien inguruko bi informazio-panel aurkitu daitezke.

3.92 km

Etxebarria

Bidegurutzean bide gorria ezkerrerantz hartzea erabaki baduzu, animalia gehiago ikusteko aukera izango duzu eta aisialdi gunera aterako zara, eskuinerantz jarraitu eta egindako bidetik Markina-Xemeinerantz bueltatzeko.

Bukaera
Gorde

Ibilbidearen zehaztasunak

Distantzia : 6 km
Iraupena : Ordu bat
Desnibel positiboa : 33 m
Desnibel negatiboa : 33 m
Zailtasun teknikoa : erraza
Gehieneko altuera : 110 m
Gutxieneko altuera : 81 m
Ibilbide mota : joan-etorria bide berdinetik
Markak : Bide gorria