QR kodea
QR-9

Bidarte Dorrea, Parkea eta Santa Kurutz ermita

Bidarte dorrea

Erdi Aroko Bidarte dorrea estaltzen duen jauregi barrokoa da. Beheko solairuan, dobela handiko sarrera batek, Bidarteko armarria du dobela giltzarrian — almenadun dorre bat —, eta, armarriaren gainean, Birjinaren irudi bat. Beheko eta lehenengo solairuak kareharrizko harlanduzkoak dira, eta bigarrena lore-apaindurekin margotuta dago. Horien artean dago Murga, Montoia, Fernandez Ugarte eta Agirreren armarria, egun irakurtezina dena. Jauregi hau Jose Maria Murga Moro Vizcaínoren (1827-1876) etxea bezala ere ezagutzen da. Marokon 1862 eta 1865 artean esploratzaile lanetan ibili zen eta Recuerdos mararroquíes del Moro Vizcaíno liburua idatzi zuen. Bertan gordetzen dira bere oroitzapenak eta dokumentuak. Izaera barrokoari jarraituz, hainbat zuhaitz-espezie dituen baso bat eta jauregiaren osagarri naturala den etxetxo bat ditu.

Gurutze Santuaren Ermita

Zelaiaren bukaeran Eliza Txiki edo Abesuako Kristo Santuaren ermita dago. Gurutze Santua izenez ere ezaguna. XVI. mendean dokumentatuta agertzen da, eta antzinako santutegitzat hartzen da (herrien sarreran gurutze edo irudi bat duen tokia). Tamaina txikikoa, forja barrokoko burdin hesiagatik eta barruko erromanista estiloko Kristoagatik nabarmentzen da. Bidarte Dorrea jauregiari lotua dago.

Iturria: “Bizkaiko hiribilduetan zehar / Un paseo por las villas de Bizkaia. Markina-Xemein (9) BFA/DFB”

Abesua kalea, 16
48270 Markina-Xemein

Irudiak (24)
Jarraitu bisita: Hurrengo monumentoak
QR-10
Uhagon Kulturgunea
Uhagon etxea XIX. mendearen amaierakoa da eta izen bereko kultur etxearen egoitza da. Erakusketa- eta hitzaldi-aretoa eta kafetegia ditu. Lorategi zabalean Lertxundi eskultorearen Poesia Bi lana dago. Dorre Barria zubiaren beste aldean (5. Zenbakian) aristokraziak hiribildutik gertu egoteko duen nahia adierazten du. Bolumenak, aldatuta dagoen arren, arkuzko bi sarrera ditu. Iturria: “Bizkaiko hiribilduetan zehar / Un paseo por las villas de Bizkaia. Markina-Xemein (9) BFA/DFB”
Jarraitu irakurtzen
QR-11
Patrokua Jauregia (edo Gaytan de Ayalatarrena)
Argi eta garbi bereizitako bi bolumen ditu: bata neoklasikoa, XVIII. mendearen amaierakoa, eta bestea historizista, XX. mendearen hasierakoa, eraikuntza barrokoetan inspiratua eta Emiliano Amannek egina Gaytan de Ayala familiaren enkarguari jarraituz. Bi gorputzek hiru altuera dituzte eta bien arteko lotura erdi-puntuko hiru arkutan irekitako loggia edo solana baten bidez egiten da. Bloke historizistak gaztainondo-zurezko liburutegia du, eta eraikin txiki bat atxikita. Lea-Artibai Amankomunazgoaren egoitza dago bertan. Iturria: “Bizkaiko hiribilduetan zehar / Un paseo por las villas de Bizkaia. Markina-Xemein (9) BFA/DFB”
Jarraitu irakurtzen
QR-12
Juan Antonio Moguelen omenezko monumentua
Jauregi hau inguratzen duten eta Lea-Artibai Ikastetxearen parte diren lorategietan, Xiri Andonegi eskultoreak Juan Antonio Mogueli eskainitako monumentua dago. Kareharrizko forma tipografikoek Moguelek idatzitako Peru Abarka obraren zati bat erreproduzitzen dute:
Jarraitu irakurtzen