QR kodea
QR-7

Iruretako Portalea

Pertsona batzuk Arkupera heltzen.

Arkupe

Harresiaren hegoaldeko atari zaharraren ondoan (Iruretako portala deitua) Arkupe etxea dago; 1854ko eraikina da, neoklasikoa, eta fatxada arkupeduna du. Zelaiari begira dago, hiribilduaren antzinako aisialdirako tokiarekiko estimua erakutsiz.

Zelaia

Harizti zaharra, elementu garrantzitsua Markinako hiri-trazaduran, herriko elkargunea eta pasealekua da.

Ubilla etxea

XVII. mendeko eraikuntza barrokoa (1610), bere fatxadan Urberuagan, BI-633 errepidearen ondoan zegoen izen bereko dorrearen armarria erakusten du. Armarria obalatuak zitori-hori itxurako gurutze bat du, zerrenda bat draganteen ahoan, zuhaitza animalia bat zeharka duela, eta, Ubillatarren leloari jarraituz, Paz más vale inskripzioa.

Iruretako Portalean aurkitu daitekeen Mertzedeko Eliza, parez-pare ikusita..

Merzedeko eliza eta komentua

Xemeingo Santa Maria ondoko San Agustin komentuan 1547 urteaz geroztik zegoen klausura gabeko komunitatea Abesuako errebaleko egungo komentura aldatu zen 1653an. Eliza XVIII. mendekoa da (1793). Kareharrizko fatxada, oro har, xumea da, nahiz eta sarrera barrokoa nabarmentzekoa den. Honen gainean, hutsik dagoen hareharrizko kartela bat dago, Ordenaren armarria jartzeko prestatua beharbada. Bi gorputzeko kanpai-horma batez errematatuta dago. Barrualdeak gurutze latindar forma du eta Merzedeko Ama Birjinaren, San Pedro Nolascoren, Sokorroko Andre Mariaren, San Ramon Nonatoren eta San Blasen irudiak gordetzen ditu. Komentu barrokoaren gainean, adreiluzko hiru solairu eraiki zituen José Luis López de Uralde arkitekto arabarrak XX. mendean. Sarreraren gainean, frontoi zatitu baten barruan, Merzedeko ordenaren armarria dago: bi haurren irudiek koroa bati eusten diote, eta, honen azpian, Merzedeko armak, gurutze bat eta Aragoiko etxeko lau barrak daude. Era berean, fatxadak Ordenaren beste armarri bat erakusten du, baina modernoagoa da.

Iruretako Portalea: Berakruz Ikastola zelaiaren goiko aldetik ikusita

Berakruz ikastola

1917an, Merzedeko Ikastetxeak bere ibilbideari ekin zion, Merzedeko mojek martxan jarrita. Ikasle talde txiki batekin hasi ziren, helburu argi batekin: emakumeak bere burua prestatzeko eta bere aukerak zabaltzeko leku bat izatea. 1945ean, Merzedekoa eta Berrizko Kongregaziokoak elkartu ziren gaur egun jarraitzen duen kongregazioa martxan jartzeko: MMB edo Berrizko Monjas Misionarias. 1961ean, eraikin nagusian handitze-lanak egin ziren barnetegia martxan jartzeko eta hezkuntza-eskaintza zabaltzeko: Nekazaritza eta Administrazio Batxilergoa ematen hasi zen. Garai hartan, Elkargoak Vera-Cruz Ikastetxea izena hartu zuen. Demokrazia garaian, eskolak euskaraz emateko aukera zabaldu zenean, Elkargoak euskal kulturarekin betidanik izan zuen konpromisoa zabaldu zuen. 1985ean, Vera-Cruz Ikastetxea eta Zerutxu Ikastola integratu ziren, eta Berakruz Ikastola izena hartu zuten, gaur egun ezagutzen dugun bezala.

Iturria: “Bizkaiko hiribilduetan zehar / Un paseo por las villas de Bizkaia. Markina-Xemein (9) BFA/DFB”

Abesua 3
48270 Markina-Xemein

Irudiak (22)
Jarraitu bisita: Hurrengo monumentoak
QR-8
FRONTOIA
Mundu osoan Pilotaren Unibertsitatea izenez ezagutzen den kirol-ekipamendua da, zesta-puntako figura handien ikaskuntza-zentroa delako. Lehen frontoia XVIII. mendekoa da, nahiz eta aurretik, harresi zati bat aprobetxatuz, El Siete izeneko frontoian jokatzen zen. Iturria: “Bizkaiko hiribilduetan zehar / Un paseo por las villas de Bizkaia. Markina-Xemein (9) BFA/DFB”
Jarraitu irakurtzen
QR-9
Bidarte Dorrea, Parkea eta Santa Kurutz ermita
Erdi Aroko Bidarte dorrea estaltzen duen jauregi barrokoa da. Beheko solairuan, dobela handiko sarrera batek, Bidarteko armarria du dobela giltzarrian — almenadun dorre bat —, eta, armarriaren gainean, Birjinaren irudi bat. Beheko eta lehenengo solairuak kareharrizko harlanduzkoak dira, eta bigarrena lore-apaindurekin margotuta dago. Horien artean dago Murga, Montoia, Fernandez Ugarte eta Agirreren armarria, egun irakurtezina dena. Jauregi hau Jose Maria Murga Moro Vizcaínoren (1827-1876) etxea bezala ere ezagutzen da. Marokon 1862 eta 1865 artean esploratzaile lanetan ibili zen eta Recuerdos mararroquíes del Moro Vizcaíno liburua idatzi zuen. Bertan gordetzen dira bere oroitzapenak eta dokumentuak. Izaera barrokoari jarraituz, hainbat zuhaitz-espezie dituen baso bat eta jauregiaren osagarri naturala den etxetxo bat ditu.
Zelaiaren bukaeran Eliza Txiki edo Abesuako Kristo Santuaren ermita dago. Gurutze Santua izenez ere ezaguna. XVI. mendean dokumentatuta agertzen da, eta antzinako santutegitzat hartzen da (herrien sarreran gurutze edo irudi bat duen tokia). Tamaina txikikoa, forja barrokoko burdin hesiagatik eta barruko erromanista estiloko Kristoagatik nabarmentzen da. Bidarte Dorrea jauregiari lotua dago. Iturria: “Bizkaiko hiribilduetan zehar / Un paseo por las villas de Bizkaia. Markina-Xemein (9) BFA/DFB”
Jarraitu irakurtzen
QR-10
Uhagon Kulturgunea
Uhagon etxea XIX. mendearen amaierakoa da eta izen bereko kultur etxearen egoitza da. Erakusketa- eta hitzaldi-aretoa eta kafetegia ditu. Lorategi zabalean Lertxundi eskultorearen Poesia Bi lana dago. Dorre Barria zubiaren beste aldean (5. Zenbakian) aristokraziak hiribildutik gertu egoteko duen nahia adierazten du. Bolumenak, aldatuta dagoen arren, arkuzko bi sarrera ditu. Iturria: “Bizkaiko hiribilduetan zehar / Un paseo por las villas de Bizkaia. Markina-Xemein (9) BFA/DFB”
Jarraitu irakurtzen