QR kodea
QR-17

Kartzeletxea

Udal kartzela izandakoa, gaur egun Eskualdeko Nekazaritza Bulegoaren egoitza dena. Estilo historizista — neogotikoa — du, kareharrizko harlanduekin, eta Bizkaiko armarriak koroatzen du: zuhaitz bat eta honen enborra zeharkatzen duten bi otso, ertzetan bost lehoi zutik, eta armarriari eusten lehoia.

Iturria: “Bizkaiko hiribilduetan zehar / Un paseo por las villas de Bizkaia. Markina-Xemein (9) BFA/DFB”

Arretxinaga Hiribidea, 12
48270 Markina-Xemein

Irudiak (3)
Jarraitu bisita: Hurrengo monumentoak
QR-18
Udal Arrandegia eta Iturria
Rafael Zavala arkitektoak XIX. mendearen erdialdean proiektatutako eraikin neoklasikoa da, Jose Vicente Urreta harginak egina. Bolumen xumea du, izkinako bi pilare eta lau zutabe dorikorekin. Ondoan, estilo neoklasikoko iturri bat dauka. Iturria: “Bizkaiko hiribilduetan zehar / Un paseo por las villas de Bizkaia. Markina-Xemein (9) BFA/DFB”
Jarraitu irakurtzen
QR-19
Ugarte Dorrea
Barroetatarren arerio zen leinukoa eta Xemeingo elizaren patronatuko kide zen. Lehen dorrearen bolumena nolakoa izango zen ez da ezagutzen, dorreak hainbat aldaketa ezagutu baitzituen: bata XVI. mendearen hasieran, bestea XVIII. mendean (batez ere barrualdeari eragin zion) eta azkena XX. mendean. Estalkiaren azpian -hormapikoa duten lau isurialdekoa-, arku zorrotzeko sarrera, harburuak, gezileihoak eta bao zorrotzak ikus daitezke. Arma-patioa eta burdinola izan zituen. Iturria: “Bizkaiko hiribilduetan zehar / Un paseo por las villas de Bizkaia. Markina-Xemein (9) BFA/DFB”
Jarraitu irakurtzen
QR-20
Sagastiguren
Murgatarren leinuetxearen gaineko muinoan, Iparragirreko egungo ur-biltegiaren ondoan, Markinako merindadeko batzar nagusiak biltzen ziren, Sagastiguren zuhaitzaren ondoan. Merindadea Xemein, Etxebarria eta Markinako elizateak osatzen zuten. Zuhaitz hau joan den mendearen hasieran hil zen. Hala ere, 2005ean, Markinako Villaviciosa sortu zeneko 650. urteurrena zela-eta, Markina-Xemeingo Udalak ekitaldi bat antolatu zuen, non harrizko mahaiak eta bankuak jarri zituen, batzar zaharraren omenez. Iturria: “Bizkaiko hiribilduetan zehar / Un paseo por las villas de Bizkaia. Markina-Xemein (9) BFA/DFB”
Jarraitu irakurtzen