Antxia Dorrea
1630eko Markinako sutegi-erroldan, jauregi bihurtutako behe Erdi Aroko dorre hori Maria Ugarte andrearena dela adierazten da. Andres Ansoteguik, bere oinordekoak, konponketa sakonak egin zizkion dorreari, bizitegi-eraikin bihurtu baitzuen. Harresien barruan eraikitako dorreen adibide da, bertako biztanleak udal-boteretik hurbil egon zitezen. Fatxada nagusiak, kareharrizko harlanduzkoak, hiru altuera eta atikoa ditu. Beheko solairuko bi arkuak, lehenengoko ojiba-leiho bikiak, bigarrenareneko balkoi luze handia eta harburuen ilara nabarmentzen dira. Beheko solairuan errentarien aztarnak daude, zalditegiak lotzeko erabiltzen ziren burdinazko uztaiak hain zuzen ere. Abesua kalera begira dagoen fatxadak, aldiz, itxura militarragoa du.
Ansotegi jauregia
Guenkalea — lehen Somera — kalean, Ansotegi edo Munibetxea jauregia dago. Dorre hori jauregi bihurtu zen, eta haren jatorrizko bolumenetik Guenkalera begira dagoen fatxada baino ez da geratzen. Bertan, bi ojiba-sarrera daude beheko solairuan, eta lau bao zorrotz biki lehenengoan. Eraikin hori, goialdean, Zeharkaleko 17. zenbakiko etxearen goialdean ikus ditzakegun antzeko irudi geometrikoekin margotuta zegoen. Gaur egun, Abesua kaleko 8. zenbakitik sartzen da bertara.
Iturria: “Bizkaiko hiribilduetan zehar / Un paseo por las villas de Bizkaia. Markina-Xemein (9) BFA/DFB”
Guenkalea
48270 Markina-Xemein