Ostatuak
Antsotegi
Antsotegi xarma bereziko hotela da. 15 logela ederrek osatzen dute, denak ezberdinak baina eraikinaren jatorrizko egitura guztiz errespetatuz berrituak. Izan ere, hotela Erdi Aroko burdinola batean kokatuta dago, XIX. mende hasieran itxi zena. Gertu dagoen errota txikia martxan egon zen 50eko hamarkadara arte.
Baketxea
Baketxea Baserria famili etxe bat da; eta zu ere, ohe bat, gela bat edo tokia alokatuta taldeko bat gehiago izan zaitezke. Ordu batzuk, egunak edo nahi duzun denbora... Ez gara hotel, aterpetxe, landetxe, nekazalturismo ez pentsio bat... nahi duzerako "zure etxea" baizik.
Ikestei
Ikestei baserria Ziortza-Bolibarko Iruzubieta auzoan dago, Lea Artibai eskualdean eta Markina-Xemeindik 2,5 kilometrotara. Bai jatetxea bai nekazalturismoa Ikesteiko familiaren ardurapean egon dira betidanik, beraz, bezeroek jasotzen duten arreta ezin hobea da.
Intxauspe
Intxauspe landetxea XVII. mendeko baserri bat da, 2005ean landetxe bihurtzeko berriztatu zena. Lea-Artibai eskualdean dago, hordartzatik 10 kilometrotara eta Markina-Xemeingo naturaz inguratuta. Leku egokia da inguru baketsu batean atseden hartu eta gozatzeko. Zatoz ezagutzera!
XBI00011
Atxondoa Auzoa 10
652 770 889 / 658 758 617
webgunea
casarural.intxauspe@gmail.com
Mapan ikusi
Satzu
Satzu landetxea Ubilla-Urberuagako auzoan dago, Markina-Xemeindik 3 kilometrotara. Inguru baketsu eta lasai batean dago, naturaz inguratuta. Hainbat mendi ibilbide daude inguruetan, eta kostaldetik gertu dago (15 km). Baserria XVI. mendeko da, baina jatorrizko egitura mantenduz berriztatu dugu, diseinu ukitu batekin.
Txomin
Txomin ostatua Etxebarriako erdigunean dago. Eraikuntza berria da, eliza eta frontoiaren ondoan kokatua. Giro lasaiaz gozatu ahal izango duzu ingurune baketsu batean. Erlaxatzeko leku ezin hobea.
Usandi
Usandi aterpetxea Ziortza-Bolibarren kokatuta dago eta lorategia du. Partekatzeko sukaldea eta terraza ere baditu. Doako Wi-Fi konexioa dago.