Akarregi mendi ibilbidea

Markina-Xemeindik hasi eta Akarregi mendira doan ibilbide zirkularra. Bidea mendia estaltzen duten pinu sail zabaletatik igarotzea ahalbidetzen duten pistetatik garatzen da eta tontorrean bista ikusgarriak daude.

Markina-Xemein (85 m) inguruko gailurra da Akarregi (433 m), Arno mendigunearen parte dena.

6.33 km

Markina-Xemein, hasiera

Markina-Xemeingo erdigunetik abiatuko gara Xemeingo elizako norantzean. Eliza ezkerretara utzi eta abadetxea inguratzen duen harresiaren eskuineko aldean aurkituko dugu Akarregirantz abiatzeko seinalea eta bidea.

Xemeingo eliza
Bakartua, Markinako hiribilduaren eta Xemeingo elizatearen parrokia-eliza da, 1355ean Bizkaiko Jaunak dohaintzan emandakoa. Barroetako jaunekin gatazka luze bat gainditu ostean, XVI. mendearen lehen erdian eraiki zuen tenplu berria “iglesias de salón” izenez ezaguna den estiloan, kontrahorma handiekin eta argi bao gutxirekin. Atari gotikoa dauka. Euskadiko Monumentu Nazional aitortua, barruko handitasunean luxuzko erretaula errenazentista nabarmentzen da, bankua, lau solairu eta atikoa dituena; eta baita “erromatar motako » dekorazioz estalitako hiru kale eta lau kale arteko. Horma-hobi batean, Xabier Maria de Munibe ilustratuaren hilobia dago.

6.22 km

Bidegurutzea

Aurrerantz jarraitzen du bideak.

5.93 km

Bidegurutzea

Ezkerrerantz jarraitzen du bideak.

5.78 km

Ibilbidearen markak

Zuri-horiak.

5.66 km

Bistak ikusteko geldiunea

Ibilbidearen puntu honetan ezkerreko aldean Markina-Xemeingo bista politak aurkitu daitezke.

5.59 km

Bidegurutzea

Eskuinerantz jarraitzen du bideak.

5.47 km

Ibilbidearen markak

Zuri-horiak.

5.04 km

Bidegurutzea

Ezkerrerantz jarraitzen du bideak.

4.66 km

Bidegurutzea

Aurrerantz jarraitzen du bideak.

4.32 km

Bistak

3.84 km

Tontorrerantz

Landa bidetik aldendu eta asfalto bidetik tontorrerako bideari ekingo diogu.

3.73 km

Tontorrera bidean bista ederrak

Tontorrera heltzear gauden puntu honetan bista ikusgarriak aurkituko ditugu.

3.73 km

Bidegurutzea

Ezkerrerantz jarraitzen du bideak.

3.66 km

Akarregi

Akarregiko tontor honetatik Markina-Xemein eta inguruetako bista ikusgarriak aurkituko ditugu. Arretxinagako baseliza irudikatzen duen buzoi eder bat ere aurkituko dugu tontorrean.

3.68 km

Beheranzko bidea

Beheranzko bideari ekiteko, igo dugun bide berdinetik jaitsiko gara tarte labur baten. Eta bidegurutze honetan asfaltatutako bidea utzi eta eskuinerantz abiatuko gara Barroeta eta Arretxinagarantz.

2.44 km

Bistak

Puntu honetan bista ederrak aurkituko ditugu. Barroetako dorrea eta futbol zelaia ikusi ditzakegu.

2.06 km

Bidegurutzea

Ezkerrerantz jarraitzen du bideak.

1.89 km

Ibilbidearen markak

Santiago bidearekin bat egiten du jaitsiera honek eta erromes bidearen seinaleak aurkituko ditugu bidean.

1.73 km

Ibilbidearen markak

Santiago bidearen markak.

1.63 km

Bidegurutzea

Landa-bidea atzean utzi eta beherantz jarraituko dugu asfaltatutako bide honetatik.

1.54 km

Beheranzko aldatz handia

Asfaltuko bidean zehar beheranzko aldatz handitik igaroko gara.

0.83 km

Bistak

Aldatzaren amaierara heltzear gaudela Barroeta ikusiko dugu parez-pare.

0.76 km

Barroeta

Barroetara heltzen garenean bidegurutzean ezkerrerantz egingo dugu. Bidearen goikaldean Barroeta dorrea eta baseliza ikusi ditzakegu. Eskuineko aldean Barroeta futbol zelaia kokatzen da, Artibai Futbol Taldearen instalazioak.

6.94 km

Arretxinaga

Bidetik aurrerantz jarraituz Arretxinagara heltzen gara. Komun publikoak eta iturri bat aurkituko ditugu Arretxinagan.

Arretxinagako Done Mikel ermita
Ermitak, udaletxeak eta plazak eratzen dute Xemeingo Elizatea izan zenaren hirigune bakarra. Haraneko bi ibaiak batzen diren lekuan dago ermita. Arretxinagak “harriak datzaten tokia” esan nahi du. Ermitak jatorri hidrotermala duten haitzek osatutako formazio geologiko deigarria dauka barruan. Euren artean, San Migelek lantza bat altxatzen du deabru-herensugearen aurka. Goi Erdi Aroan du jatorria eta ermitauak eta freilak (ordena militarreko erlijiosoak) izan zituen. Egun ikusten duguna sei aldeko ermita xume bat da, 1740an harri handiak gordetzeko eraikia.

Bukaera
Gorde

Ibilbidearen zehaztasunak

Distantzia : 7,36 km
Iraupena : 1,5 ordu
Desnibel positiboa : 378 m
Desnibel negatiboa : 378 m
Zailtasun teknikoa : erraza
Gehieneko altuera : 338 m
Gutxieneko altuera : 29 m
Ibilbide mota : zirkularra
Markak : hori-zuriak